Izen-emateak
Izen-emateak Kronoak webgunean 2026ko urtarrilaren 3an goizeko 9etan zabalduko dira.
16 urtetik gorakoek eman dezakete izena lasterketa bietan. 16 eta 18 urte artekoek guraso edo tutorearen baimena izan beharko dute eta baimen hori antolakuntzari helarazi beharko zaio.
Lasterketa bakoitzeko lasterkari kupoak hauek izango dira:
- 43K: 200 korrikalari
- 22K: 300 korrikalari
- 13K: 200 korrikalari
- ‘Untzillaitz zuzen’ igoera bertikala: 100 korrikalari
- Mendi martxa: 200 mendizale
Kupoak betez gero, itxarote-zerrenda irekiko da. Izena emandakoen artean bajaren bat badago, itxaron-zerrendan daudenei deituko zaie, izena emateko hurrenkeraren arabera.
Ondoren ikus dezakezue lasterketako araudia eta erantzunkizun deskargua.
Ezinbestekoa izango da Erantzunkizun deskargua Kronoak bitartez online onartzea izen-emate prozesuan.


