MENDI MARTXA
19K / 1150m+
Mañaritik abiatuta Gatzaieta baserrirako bidea hartuko dute mendizaleek GR229-ari jarraituz Untzillaitz magaletik 22K eta 43K ibilbidekoek bezala. Lehenengo anoa gunea izango dute bertan.
Hortik Atxartera jaitsiko dira erromatarren bidetik berriro Guenzelairantz igotzen hasteko. 22K eta 43K-ko ibilbidetik urrundu eta zuzenean Alluitzen magaletik Pol-polerantz igoera gogor bezain polita izango dute. Merezitako bigarren anoa gunea izango da bertan.
Eguneko tontor nagusira helduko dira jarraian; Urkiolamendi (1008m). Bertatik Urkiola Parke Naturaleko bista ederrenetariko batez gozatzeko unea izango dute, Anboto, Saibi, Untzillaitz, Mugarra,etab. parez-pare izanik.
Ibilbidearen zati gogorrena eginik, Mañarirako jaitsierari ekingo diote. Lehenik Urkiolatik pasatuko dira, 3 kurutzeetako begiratokitik ondoren eta azkenik Gatzaietara bueltako dira azken anoa guneaz probesteko.
Azken indarrak hartuta, 5km baino gutxiagoko jaitsieraz gozatzeko aukera izango dute Mañariko plazara itzultzeko.




