Nortzuk gara?
Lau mendizale Durangarren ekimenari esker sortu zen Mañaritik Atxetara lasterketa 2024an.
Mendi lasterketetan urte askotan parte hartu ostean, Mañaritik abiatuz Urkiolako Parke Naturalean paisai ederreko lasterketa tekniko bi sortu ziren mendi martxaz gain. 2026rako 13K lasterketa ere sartu dugu ibilbideen artean eta mendi martxaren ibilbidea aldatu dugu jendeak horrela eskaturik.
Lasterketa hau Mañariko Kafraga elkartearen bidez bideratu da. Mañariko udalak ere erraztasunak besterik ez dizkigu jarri lasterketa hau aurrera eramateko. Eta nola ez, eskerrak herriko boluntario guztiei emandako laguntza guztiagatik.

