UNTZILLAITZ ZUZEN IGOERA BERTIKALA
2,9K / 750m+
Igoera bertikal gogorra Untzillaitzeko malda pikoetan. Urkiola Parke Naturaleko altxorretako baten tontorra helburu.
Lehen 200 metroetan izan ezik, lasterkariek igoera aldapatsuari aurre egin beharko diote. Mendiaren hego-mendebaldetik igoko dira hasiera baten pista batetik eta behin iparraldera pasatzerakoan atxaz jositako mendiaren iparretik tontorreraino egin beharko dute. Bizpahiru gune izango dute lasterkariek arnasa hartu eta indarrez ahalik azkarren tontorrera heltzeko.
