13K / 1100m+
Durangaldeko Kopa txikiko 5.lasterketa
Aurtengo berritasun handietariko bat 13K lasterketaren sormena izan da. Hau ere Durangaldeko Kopako II.edizioaren 5. lasterketa izango da, kopa txikiaren barnean.
Mañaritik abiatuta Mugarrikolandaruntz abiatuko dira lasterkariak. Mugarrikolandatik ‘Marmol’ bezala ezagutzen den kantera zaharrera jaitsi eta handik berriro Mugarrikolandara bueltatuko dira (lehen hornidura puntua).
Hortik, Artatxagane (996m) eta Leungane (1008m) igoko dute Amudiako iturrira jaisteko ondoren. Zati tekniko baten ostean Inunganeko aterpetxera iritsiko dira Mañarira itzultzeko jaitsierari ekinez azken 3km-ko jaitsiera azkar baten.





