MENDI MARTXA

13,5K / 1100m+

Mañaritik abiatuta Mugarrikolandaruntz abiatuko dira mendizaleak. 2.edizio honetan aldaketa txiki bat sartu da, Mugarrikolandatik ‘Marmol’ bezala ezagutzen den gunera jaitsi eta handik berriro Mugarrikolandara bueltatuz (lehen hornidura puntua). 

Hortik, Artatxagane (996m) eta Leungane (1008m) igoko dira Amudiako iturrira jaisteko ondoren. Zati tekniko baten ostean Inunganeko aterpetxera iritsiko dira Mañarira itzultzeko jaitsierari ekinez. Mañariko plazan martxa bukaerako hornidura dastatu ahal izango dute mendizaleek.

Ibilbide ederra Mugarra bere magaletik eta Urkiola Parke Naturaleko panoramika zoragarriez gozatzeko bi tontor nagusienetatik.

Eskerrik asko

©Mañaritik Atxetara 2025

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.