Nortzuk gara?

Lau mendizale Durangarren ekimenari esker sortu zen Mañaritik Atxetara lasterketa 2024an. 

Mendi lasterketetan urte askotan parte hartu ostean, Mañaritik abiatuz Urkiolako Parke Naturalean paisai ederreko lasterketa tekniko bi sortu ziren mendi martxaz gain. 2025 honetan igoera bertikala ere sartu dugu ibilbideen artean. 

Lasterketa hau Mañariko Kafraga elkartearen bidez bideratu da. Mañariko udalak ere erraztasunak besterik ez dizkigu jarri lasterketa hau aurrera eramateko. Eta nola ez, eskerrak herriko boluntario guztiei emandako laguntza guztiagatik.

Eskerrik asko

©Mañaritik Atxetara 2025

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.